Lau Arroa txapelketako kanporaketan ariko dira Zarauzko hiru harri jasotzaile

Mireia Galarza Bastida 2024ko uzt. 21a, 14:00

Lierni Osa, duela bi urteko Lau Arroa txapelketan.

12:30ean hasiko da kanporaketa, eta bertan ariko dira Maddi Gesalaga, Ainitze Zumeta eta Lierni Osa zarauztarrak. Finala Aian izango da abuztuaren 10ean. 

Santio Egunarekin batera, Lau Arroa emakumezkoen txapelketa jokatuko dute ostegunean Aiako Santio Erreka auzoan. Kanporaketa proba izango da ostegunekoa, eta hamabi harri jasotzailek parte hartuko dute bertan, tartean eskualdeko batzuk: Olaia Esnaola azpeitiarrak; Maddi Gesalaga, Ainitze Zumeta eta Lierni Osa zarauztarrek; eta Elene Ostolaza eta Udane Ostolaza oriotarrek.

Hamabi harri jasotzaileek lau arroako harriekin egin beharko dituzte lanak. Hain zuzen ere, bina minutuko tartean ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkiete zilindroari, kubikoari eta bolari. 12:30ean hasiko da kanporaketa, eta lehenengo sailkatzen diren lau harri jasotzaileak igaroko dira finalera. Finala Aian izango da abuztuaren 10ean. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide