Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallusek girotuko dute gaur Musika Plaza

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uzt. 21a, 09:00

Hainbat herritar dantzan, udako erromeria saioan. (Aritz Mutiozabal)

Udako erromeria saioekin jarraitzeko, gaur, arratsaldeko 20:00etan, laugarrengo kontzertua eskainiko dute.

Zarauzko Udalak antolatutako udako erromeria saioekin jarraituko dute. Gaur, Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallusen txanda izango da. Musika Plaza trikiti eta pandero doinuekin girotuko dute. Arratsaldeko 19:30etan hasiko dira emanaldi musikatuarekin. Hori dela eta, erromeria denboraldiko laugarren saioa izango da.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide