Mitxelena ahizpak garaile Emakumeen XVI. Pala Txapelketan

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 19a, 15:30

Laburu-Lertxundi hartu zituzten atzo mendean, Frontoi Txikin jokatutako finalean. Hirugarren postua, berriz, Karmele Martinez de Cabredok eta Ane Arozenak lortu zuten.

Naiara eta Eneritz Mitxelena ahizpa oiartzurrek irabazi dute aurtengo Frontoi Txikiko Emakumeen XVI. Paleta Txapelketa, Lore Labururen eta Miren Lertxundiren aurka lehiatu ostean. Mitxelena ahizpak 11-30ko emaitzarekin nagusitu ziren, eta publikoak txalo artean goratu zituen. 

Aurrez, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida izan zen jokoan. Karmele Martinez de Cabredok eta Ane Arozenak ere norgehiagoka estua jokatu zuten Jone Iruretagoienaren eta Mireia Aizpururen aurka; Arozenak Jone Azkoaga ordezkatu zuen, gainera. Azkenean, 25-30ko emaitzarekin amaitu zuten partida, Martinez de Cabredo-Arozenaren alde.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide