Euskadiko Etxebizitzaren Itun Sozialaren sinatzaile gisa, Zarauzko Udalak Eusko Jaurlaritzak deitutako bileran hartu zuen parte atzo goizean; Xabier Txurruka alkatea izan zen bertan, hain zuzen ere. Saioan Foro Sozial iraunkor bat sortuko dutela iragarri zuten, etxebizitza politika berriak bultzatzeko eta bereziki gazteei eragiten dien arazoari erantzuna emateko.
Lehendakaritzan izan zen ekitaldia, Imanol Pradales lehendakariaren gidaritzapean, eta, besteak beste, erakundeen arteko lankidetza eta udalen inplikazioaren beharra nabarmendu zuen, udalerri bakoitzeko etxebizitza-premiei konponbide zehatzak emateko.