Hipgnosis taldeari buruzko saioa egingo dute Photomuseumen

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uzt. 19a, 12:00

Hipgnosis taldea. (Utzitakoa)

Hipgnosis hiruko britainiarraren lanak aztertzeko asmotan, ostiral honetako saioa eskainiko diote. Sarrera doakoa da. 

Photomuseumek sustatuta eta Zarauzko Udalak babestuta, kultur hedapenerako Gela programaren barruan, gaurko saioa Hipgnosis diseinu grafikoko taldeari ekainiko diote arratsaldeko 18:00etan. 

Hipgnosis 1968. urtean sortu zen. Mundu mailako ospea rock-albumen azal berritzaileen sorkuntzari esker lortu zuen, batez ere, 70. hamarkadan. Nazioartean ezagunak diren Pink Floyd, Genesis, Led Zeppelin eta Black Sabbath taldeentzat lan egin zuten.

Jatorrian, Hipgnosis Storm Thorgersonek eta Aubrey Powellek osatzen zuten taldea. 1974an Peter Christopherson gehitu zitzaien. Urteetan zehar, Hipgnosisek laguntzaile eta artista independente askorekin egin zuen lan. Taldea 1983an banandu zen, baina Thorgersonek Pink Floydentzako azalak egiten jarraitu zuen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide