Jesus Manseren erakusketa Ispilu Arte galerian

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uzt. 18a, 11:30

Jesús Mansé. (Utzitakoa)

Margolariaren inaugurazioa egingo dute Marek eta Michal bikoteak lagunduta. Aurrez hitzordua hartu behar da.

Jesus Manse margolariaren erakusketa antolatu dute Zarauzko Ispilu Arte galerian. Inaugurazio eguna uztailak 19an izango da arratsaldeko 20:00etan. Erakusketa, inaugurazio egunetik abuztuak 6ra arte egongo da ikusgai. Ordutegiari dagokionez, asteartetik ostiralera 19:00tatik 21:00tara egongo dira. Asteburuan, berriz, larunbat goizean 12:00tatik 14:00tara irekiko dute eta arratsaldean 19:00tatik 21:00tara. Aurrez hitzordua hartu behar da 615-70 76 35 zenbakira deituz. Bestalde, Marek eta Michal bikoteak lagunduko du ekitaldia.

Manse (1966) artista bisuala eta olerkari donostiarra da. Euskal Herriko Unibertsitako Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen (1984-1986), pinturaren munduan murgilduz. Gaztea zenetik, bere lanek aintzatespena lortu dute, bai artean, bai poesian eta narratiban. Era berean, Pop eta Rock musikarientzako letrak konposatu ditu. Bere ekarpen nagusia Mikel Erentxunekin batera, hamaika diskotan banatuta, ehun abesti baino gehiago idatzi ditu.

Bere izenarekin sinatzen duen obra piktorikoa, hainbat museo eta erakundetako bildumen parte da, hala nola, Eusko Jaurlaritzaren (Gasteiz), Gipuzkoako Foru Aldundiaren, San Telmoren Museoa, Kutxa Bilduma (Donostia), Bilbao Bizkaia Kutxa, Arabako Arte Ederren Museoa eta Banco Central Hispano Bilduma. Bere pinturak hainbat lehen sari irabazi ditu eta erakusketa ugari antolatu ditu Europa eta Amerikako galeria, azoka eta museoetan. Bestalde, 2018tik Black Twins bikote artistikoaren parte da, Diego Vasallo diziplina anitzeko artistarekin batera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide