Marina de Cudeyoko banderetan lehiatuko dira bihar Zarauzko traineruak

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 19a, 17:00

(Mireia Galarza Bastida)

Kantabrian (Espainia) jokatuko dituzte datorren asteburu honetan ETE eta KAE1 ligetako estropadak. Larunbatean izango dira, arratsaldeko lehen orduetatik aurrera.

Euskal Herriko mugetatik kanpo aterako dira eskualdeko traineruak ETE eta KAE1 ligetako estropadak jokatzera. Kantabriako Pedreña herriak hartuko ditu bi ligetako estropadak; izan ere, Marina de Cudeyo banderak izango dtuzte jokoan. Gizonentzat, XIX. edizioa izango da eta emakumeentzat, hirugarrena. 15:30ean hasiko dituzte arraunketa saioak.

Behetik gora egin du Zarauzko emakumeen traineruak denboraldiak aurrera egin ahala. Joan den asteburuan hirugarren egin zuen Sestaoko uretan, eta ETE ligako sailkapenean hirugarren da Zumaia eta Astilleroren atzetik. Gizonak, berriz, lanera itzuliko dira asteburu honetan aurrekoan derrigortutako "atsedenaldia" hartu ondoren. Duela pare bat aste izandako sentsazio onak berreskuratu nahiko ditu Enbatak.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide