Artearen izpi berriak ikusgai Frontoi Txikin

Julene Sorarrain - Ian Ruiz Lizaso 2024ko uzt. 18a, 10:00

Danda Gazte Asanbladak herriko artista gazteen erakustaldia antolatu zuen atzo. Eguraldi ona aprobetxatuz, graffiti tailerra eta kontzertu akustikoa ere eskaini zituzten.

Danda Gazte Asanbladak Udanda egitasmoarekin jarraitu zuen atzoko egunean eta herriko gazte artisten erakustaldia antolatu zuten Frontoi Txikin. Artista ugari elkartu ziren ekitaldia aurrera eramateko, besteak beste, Ramon Elizondo, Zorak Arruti, Unai Alberdi, Joakim Iparragirre, Yun Olazabal, Josu Larrea, Maia Berastegi, Aitor Elorriaga, June Lete, Paula Arriola, Ander Maio, Erik Naranjo, Alex Moro eta Gorka Lizaso.

Bitartean, gerturatu zirenek graffiti tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten, herritarrek ere beren sormena erakutsi zezaten ere. Erakusketa amaitu ostean, Maren Otaegik kontzertu akustikoa eskaini zuen pianoarekin abestuz.

Eguraldia lagun, herritar ugari bertaratu ziren ekitaldira. Bertan, mokaduak jateko eta garagardoa hartzeko aukera ere bazegoen, udako giroan murgiltzeko. Hori dela eta, atzoko eguna borobila izan zen Udanda egitasmoarentzat. Hurrengo elkarretaratzea uztailaren 21ean izango da. Irakurle talde berriaren saioa antolatuko dute Hiruputzu gaztetxean, 19:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide