Mitxelena ahizpek eta Lore Laburuk eta Miren Lertxundik jokatuko dute Pala Txapelketako finala

Jabi Gonzalez Toston 2024ko uzt. 17a, 11:00

Bi bikoteek aurkari gogorrak izan dituzte finalerdietan eta norgehiagoka estuen ondoren lortu dute biharko azken partida erabakigarrirako txartela.

Naiara eta Eneritz Mitxelena ahizpek eta Lore Laburuk eta Miren Lertxundik osatutako bikoteek jokatuko dute, bihar, aurtengo Frontoi Txikiko Emakumeen XVI. Paleta Txapelketako finala. Ohi bezala, 18:30ean hasiko da norgehiagoka.

Finalera sailkatu diren bi bikoteek, halere, kostata lortu dute txartela; izan ere, aurkari gogorrak gainditu behar izan zituzten atzoko finalaurrekoetan. Mitxelena ahizpek 30-27 menderatu zituzten Jone Azkoaga eta Karmele Martinez de Cabredo eta Lore Laburuk eta Miren Lertxundik ere emaitza berdinarekin, 30-27, Jone Iruretagoiena eta Mireia Aizpuru.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide