Gauzateka egitasmoa herrira iritsiko da bihar malekoira. Furgoneta itxura duen zerbitzu mugikorra da, eta lurraldeko hondartzetan dabil bigarren eskuko materialak eskainiz hondartzan erabiltzeko: baloiak, txanoak, liburuak, palak, snorkel materiala... Material horiek Emausek eta Urbil eta Garbera merkataritza guneek eman dituzte.
Uztaila hasiera, Zumaiako Itzurun hondartzan izan ziren eta aurreko astean, Getariako Malkorbe hondartzan. Orain, bihartik hilaren 21era, Zarautzen egingo du geldialdia. Ondoren, datorren astean, Oriora iritsiko da.
Gauzatekarekin batera, jolas eta hezkuntza tailerrak egongo dira haurrentzat eta helduentzat: hondakinetatik abiatuta txotxongiloak sortuko dituzte, edo lokotx bilketan arituko dira hondakinak egoki sailkatuz; baita margotzen eta beste hainbat jardueratan ere.