Galiziako Eguneko ospakizunak igande honetan egingo dituzte, Iñurritzan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko uzt. 16a, 16:00

Egun osoan izango da zer egina auzoko zabalgunean, eta atarikoa ere egingo dute bezperan herriguneko kaleetan. Hala, asteburu osoan entzngo da gaita hotsa. 

Carballeira elkarteak antolatuta, Galiziako Eguna ospatuko dute aurten ere Iñurritzako zabalgunean. Hala, egun osoko egitaraua prestatu dute iganderako, baina bezperan ere izango da ekitaldirik; izan ere, Gaita Potea egingo dute herriguneko kaleetan.

Igandeko ospakizun egun handian berriro izango dira presente Galiziako ohituretan indar handia duten gaita doinuak eta hango dantza tradizionalak ere erakutsiko dituzte. Horrez gain, hango gastronomia ere ekarriko dute Iñurritzako Zabalgunera. Hori horrela Carballeira elkarteak herritarrak bertaratzera animatu ditu Zarauzko bizilagunak "herritarren lankidetza eta presentzia direlako egun honi zentzua ematen diotenak".

Hauxe da iganderako antolatu duten egitarau osoa:

Uztailak 20, larunbata

  • 19:30. Gaita Potea, herriguneko kaleetan.

Uztailak 21, igandea

  • Egun osoan. Carballiñoko (Ourense) A Nogeira olagarro-sukaldariek olagarroa, lakoia, enpanada, gazta, Santiago eta arto opilak eskainiko dituzte eta ribeiro eta albariño ardo zuriak naz Mencia ardo beltza ere izango dira. Horrekin batera, galiziar jatorriko beste hainbat produktu salduko dituzte prezio herrikoietan.
  • 10:30. Alborada Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik.
  • 13:00. Dantza saioak Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik.
  • 17:00. Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik musika eta dantza.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide