Zilarra eta bi brontze lortu ditu ZKEko Malen Monasteriok Espainiako Junior Txapelketan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko uzt. 16a, 13:15

Miren Galarragak ere parte hartu du Valentzian jokatu dituzten probetan eta gertu izan du podiuma, laugarren sailkatu baita bere kategorian.

ZKEren Halterofilia saileko Malen Monasterio eta Miren Galarraga altxatzaileak Valentzian izan dira asteburuan junior mailako Espainiako Txapelketan parte hartzeko eta emaitza onak lortu dituzte; izan ere, hiru dominarekin itzuli dira handik. Hirurak Monasteriok irabazi ditu; nahiz eta, Galarraga ere oso gertu ibili den.

55 kilo azpiko kategorian lehiatu zen Monasterio 68 kilo jaso zituen abiadako proban. eta  zilarra lortzeko balio izan zion horrek. Jasotze-altxatzean, berriz, 81 kilo altxatu zituen, bere kategoriako hirugarren marka onena, eta brontzea zintzilikatu zuen, ondorioz. Bi probak batuta bere kategoriako hirugarrena sailkatu zen 149 kilo jasota. Sailkapen orokorrean, bestalde, hamabigarren amaitu zuen.

Galarraga, bere aldetik, 71 kilo azpiko kategorietan aritu zen eta laugarren sailkatu zen abiadako eta jasotze-altxatze probetan, nahiz bere kategoriako sailkapen bateratuan. 159 kilo jaso zituen, guztira, eta 27.a izan zen txapelketako sailkapen orokorrean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide