Eskubaloi erasmusa Suedian

Jabi Gonzalez Toston 2024ko uzt. 16a, 10:00

Zarauztik Suediara joandako eskubloi jokalariak eta beren senideak. (Utzitakoa)

Infantil mailako neskak Goteborgetik bueltan dira Partille World Cup txapelketan maila ona eman ondoren. Jokatutako zazpi partidetako bost irabazi dituzte. Dena den, emaitza baino, han bizitako "esperientzia aberasgarria" nabarmendu dute taldea osatzen duten hamahiru jokalariek GUKAstekan.

GUKAsteako harpidedunei ostegunero iristen zaien aldizkari digitalean, infantil mailako Zarauzko eskubaloi taldeari egindako erreportajea bezalakoak irakurri daitezke. Jokalariek eta haien senideek Suedian igaro dute uztaileko lehenengo astea eta bertan bizitakoak jaso ditu GUKAstekak.

Honako erreportajea GUKAsteka Zarauzko astekari digitaleko hirugarren zenbakian argitaratu da. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izango ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide