Itxita egongo da AP-8ko Arroa eta Zarautz arteko zatia ostegun eta ostiral goizaldean

Intza Trula 2024ko uzt. 15a, 15:30

rtxiboko irudian, Zumaiako AP-8 autobideko bidesaria.

Seinaleztapen banderolak berritu behar dituztelako itxiko dute autobidea Donostiarako noranzkoan 02:30etik 03:30era. Irteera, aldiz, zabalik egongo da.

AP-8ko Arroako sarbidea ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 02:30etik 03:30era bitartean, Donostiarako noranzkoan. Zestoa-Zumaia lotunearen sarreratik Zarauzko bidesariraino doan zatia egongo da itxita, seinaleztapen banderola berriak jarri behar dituztelako. Dena den, lotunearen irteera zabalik egongo da, baita Bilborako noranzkoa ere.

Hori hala, lanek irauten duten bitartean ibilgailuek N-634 errepidetik joan beharko dute Zarauzko lotuneraino.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide