Ostiralean eman zioten irekiera vintage arroparen pop up-ari Zarauzko malekoian. Eneko Nazabal zarauztarren eskutik, Full Closets Vintage izenarekin bigarren eskuko arroparen garrantzia sustatu nahi du herrian. Hori dela eta, uztailak 20ra arte egongo da zabalik merkatua. Aste guztian zehar, goizean 11:00tatik 14:00etara irekiko dute eta arratsaldean, berriz, 16:30etatik 21:00etara.
Bestalde 60 euroko Carhartt markako jaka bat zozketatuko dute. Dendaren sare sozialetan aurki daiteke informazio guztia, Instagram-eko @fullclosetsvintage profilean. Uztailak 18a izango da parte hartzeko azken eguna.