Artista gazteen erakusketa egingo dute asteazkenean Frontoi Txikin

Mireia Galarza Bastida 2024ko uzt. 15a, 15:00

Udanda egitasmoko iazko futbito txapelketa. (Guka)

Udanda egitasmoaren barruan, dozena bat artista baino gehiago elkartuko dira Frontoi Txikin. Erakusketaz gain, graffiti pintaketa eta kontzertua ere izango dira. 

Bigarren urtez jarraian, Udanda egitasmoa antolatu du Dandan uda sasoirako. Joan den ostiralean egin zuten lehen ekintza, hain zuzen ere, zine forum saioa eta afari mexikarra. 

Asteazkenean izango da bigarren ekintza, 16:00etatik aurrera. Bertan, herriko artista gazteak Frontoi Txikin elkartuko dira, eta erakusketa egingo dute. Hain zuzen ere, parte hartuko dute ekimenean Ramon Elizondok, Zorak Arrutik, Unai Alberdik, Joakim Iparragirrek, Yun Olazabalek, Josu Larreak, Maia Berastegik, Aitor Elorriagak, June Letek, Paula Arriolak, Ander Maiok, Erik Naranjok, Alex Morok eta Gorka Lizasok.

Erakusketaz gain, graffriti pintaketa ere izango da, eta jarraian kontzertu akustikoa eskainiko du Maren Otegik. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide