'Izarren eguna' magia ikuskizuna egingo dute etzi, Antzerkia Familian egitasmoaren barruan

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 16a, 14:30

Marsel magoa. (utzitakoa)

Sei saio antolatu dituzte orotara uztaileko eta abuztuko ostegunetarako. Villa Manuelako frontoian izango dira, 19:00etatik aurrera.

Antzerkia Familian programako ikuskizunak atari zabalean eskainiko dituzte udan; guztira doako sei emanaldi hileko ostegunetan, 19:00etan, Villa Manuelako frontoian. Hain zuzen ere, Marsel eta Eriz Magoek eta Asier Kidamek eskainiko dute etzi egitarauko bigarren ikuskizuna, Izarren eguna izenekoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide