3x3 Saskibaloi Txapelketako izen-ematea zabalik dago

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 16a, 09:00

Iazko 3x3 txapelketa, Aritzbatalde kiroldegian. (Mireia Galarza Bastida)

Abuztuaren 25ean jokatuko dituzte partidak malekoian, 15:30ean hasita.

ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak antolatuta, 3x3 Saskibaloi Txapelketa jokatuko dute aurten ere malekoian, Dama ondoko zabalgunean antolatutako kantxetan. Partidak abuztuan jokatuko dituzte, baina izena emateko epea zabalik dago jada.

Izen-ematea osatzeko, 50 euroko kuota ordaindu beharko du talde bakoitzak transferentzia bidez, kontzeptuean taldearen izena eta txapelketa zehaztuz; transferentzia horren egiaztagiria gsf@gisaski.eus helbidera bidali beharko dute izena emateko epea amaitu baino lehen. Informazio gehiago eskuratzeko, txapelketaren webgunera jo daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide