Realak ekipamendu berria aurkeztu du Zarauzko hondartzan

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 15a, 12:00

Talde txuri-urdinak etxetik kanpo jokatzean erabiliko duten jantzi berria jarri du salgai. Aurkezpena Zarauzko hondartzan eta Reale Arenan grabatu dute.

Real Sociedad futbol taldeak 2024-2025 denboraldiko bigarren ekipamendua aurkeztu du Zarauzko hondartzan, plaieroei erreferentzia eginez. Bi jokalari gazteek atezaindegiak kokatu dituzte hondarretan, eta hondartzako futbolean ohikoa den bezala, oinutsik jolasean ikusi ahal dira.

Ekipamendu berriaren bitartez, omenaldi bikoitza egin nahi izan dute: "Kamiseta urre kolorekoa da, gure hondartzetako harea bezalakoa, milaka gipuzkoarrentzat futbola hondartzan sortzen baita. Urrezko tonalitateen atzean beste elementu nabarmenetako bat ikusten da: Reale Arenako ikurra diren zertxa ezagunak. Etxetik kanpo jokatzen dutenean, gure taldeek gure lurrari eta gure etxeari keinu egingo diete ekipamenduarekin".  

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide