Leticia Gaspar bilbotarrak irabazi du Aire Zabaleko Pintura Azkarra Lehiaketa

Jabi Gonzalez Toston 2024ko uzt. 14a, 17:15

Hamabost margolarik parte hartu dute, guztira, horietako bi herrikoak. Hala ere, bizkaitarrek aurkeztutakoak izan dira lanik onenak epaimahaiarentzat.

Artezaleak taldeak antolatuta Aire Zabaleko Pintura Azkarra Lehiaketa egin dute gaur goizean eta Leticia Gaspar bilbotarrak aurkeztutako lana izan da onena epaimahaiarentzat. Hori horrela, Gasparrek eraman du mila euroko saria. Bigarren eta hirugarren ere margolari bizkaitarrak sailkatu dira Portugaleteko Jose Luis Lopez eta Leioako Jose Reyes, hain zuzen. 800 eta 500 euroko sariak jaso dituzte, hurrenez hurren.

Guztira, hamabost izan dira parte hartu duten margolariak eta malekoian aritu dira beren koadroak margotzen 2019an zendu zen Juan Luis Mendizabal Mendi omenez. Etxeko bi ordezkari ere izan dira parte hartzaileen artean.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide