Amaiera borobila eman diote Bertso Asteari "txepelkerietan"

Jabi Gonzalez Toston 2024ko uzt. 14a, 10:00

Musika Plazan hamaiketakoa egin ondoren, herriguneko tabernetan buruz buru kantuan aritu ziren hamar bertsolari eta bidelagun izan zituzten bertsozaleak eta musikariak. Azkenik, bazkaria egin zuten denak elkartuta.

Atzo amaitu zuten ostegun gauean hasitako Bertso Astea herriko bertsolariek eta bertsozaleek. Ohi bezala, Bertso Txepelketa baliatu zuten horretarako, eta hamar lagun izan ziren aurtengoan izena eman zutenak. 10:30 pasatxo elkartu ziren guztiak Musika Plazan, hamaiketakoa egiteko, lehendabizi, eta tabernaz taberna kantuan aritzeko, ondoren.

Taberna bakoitzean bi bertsolari aritu ziren elkarri zirika tragoa hartzen zuten bitartean eta Urpekoak elkarte gastronomikoan egin zuten azken geldialdia. Bertan, bazkaria egin zuten Bertso Txepelketan elkartutako guztiek, bertsolariek nahiz haien bidelagun izan ziren zaleek, eta, bazkalostean, azken buruz burukoak egin zituzten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide