Ostegunean Emakumezkoen XVI. Pala Txapelketako bigarren jardunaldia izan zen. Herritar ugari gerturatu zen Frontoi Txikira bertatik bi pala partidak jarraitzeko.
Lehenengoan, Lorea Laburu eta Miren Lertxundi nagusitu ziren 22-7ko emaitzarekin, Ane Arozena eta Intza Gurrutxagaren aurka. Bigarrenean, berriz, Jone Iruretagoienak eta Mireia Aizpuruak osatutako bikotea nagusitu zitzaion Leire Esnal eta Vanessa Arbelaitzi, 22-4ekoarekin.
Asteartean, uztailak 16, txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte 18:30ean. Lehen neurketa Jone Azkoaga eta Karmele Martinez de Cabrezo lehiatuko dira Naiara Mitxelena eta Eneritz Mitxelenaren aurka. Bigarren partidan, berriz, Lorea Laburuk eta Mire Lertxundik jokatuko dute Jone Iruretagoiena eta Mireia Aizpururen aurka.