Arropa vintage-aren merkatua gaurtik aurrera malekoian

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uzt. 12a, 14:30

Erropa Vintage-a. (GUKA)

Gaur hasiko dute vintage erroparen merkatua malekoian, Marina Txiki ondoan.

Full Closet Vintage izena duen dendak Zarauzko malekoian merkatu bat antolatu du. Gaurtik hasita, uztailaren 20ra arte egongo dira Marina Txiki taberna ondoan erropa saltzen. Gaurko irekiera 17:00etan izango da eta itxiera 21:00etan. Gainera, zozketa bat egingo dute herritarrek parte hartu dezaten. Bertan, jaka bat oparituko diote irabazleari. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide