Maria Jesus Etxeberria artistak erakusketa berria inauguratu du Zarautzen

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 14a, 12:00

Mostra De Pe a Pa kafetegian izango da ikusgai hilabete osoan zehar.

Maria Jesus Etxeberria margolari eta argazkilari usurbildarraren erakusketa iritsi da Zarautzera eta ikusteko aukera egongo da uztaila osoan zehar. Etxeberriak erretratuak nahiz naturako elementuak ilustratu ditu akuarelaz eta errotuladore bidez egindako lanetan. Erakusketa De Pe a Pa kafetegian egongo da ikusgai, 07:00etatik 13:30etara eta 16:30etik 20:00etara, astelehenetik igandera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide