Itxasmendiko auzo elkarteak antolatuta, Itxasmendi tenis ligako sari banaketa egin zuten uztailaren 4ean. Liga apiriletik ekainera bitartean jokatu dute Itxasmendiko tenis pistetan. Bertan, 42 jokalarik hartu dute parte. Hiru jokalariz osatutako multzoetan banatuta egon dira eta hilabetero ligaxka bat jokatu dute. Hilabete hauetan zehar, guztira 99 partidu jokatu dituzte, eta antolakuntzak erabilitako pilota kopurua 300etik gorakoa izan da.
Emakumezkoen ligan, lehen postua Karmele Martinez de Cabrerok lortu du. Gizonezkoen ligan, berriz, Jon Aizpurua izan da lehen postuan amaitu duena. Ligako garaileak 2024ko rankingeko lehen postuan izango dira. Ranking zerrenda, irailean jokatuko den Itxasmendiko txapelketaren kanporaketak erabakitzeko erabiliko da.
Jokalariek, bozketa bidez, "jokalarien saria" banatu zuten. Emakumezkoen ligan, bozkatuena Beatriz Arroliga izan zen eta gizonezkoen ligan, aldiz, Inko Eizmendi. Sari banaketaren ondoren, gerturau zirenek, auzo elkartearen eskutik, bokadu bat jateko aukera izan zuten.
Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie txapelketa bultzatzen lagundu duten guztiei, besteak beste, Zarauzko Udalari, Itxasmendi auzo elkarteari, Helmuga kirolak dendari eta jokalariei.