Bertan behera utzi dute Sestaon jokatzekoa zen KAE 1 ligako Sestaoko bandera

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 13a, 09:00

Zarauzko ontzia, Zumaian. (Mireia Galarza Bastida)

Bihar arratsaldean ziren jokatzekoak estropada, baina bertan behera utzi dute. Erabakiak ez du eraginik izango ETE ligako estropadan.

KAE 1 ligako seigarren jardunaldia ziren jokatzekoak bihar, arratsaldez, Sestaon, Ibaizabalen. Iragarritako hitzordua, baina, bertan behera utzi behar izan dute. ETE ligako estropada ere aurreikusita dago, eta badirudi hura jokatuko dela. 

Udalaren baimen kontuak aipatzen dira gizonen estropada bertan behera uzteko arrazoi bezala. Baita KAE 1 ligako araudiak ez duela uzten estropadak igande arratsaldez jokatzen. Beste aukera batzuk aztertu zituzten, egunez aldatzea, adibidez, baina azkenean ligako klubek Sestaoko gizonen estropada bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Hala, uztailaren 20ra arte ez dute lehiarik izango KAE 1eko ontziek.

Beraz, bihar arratsaldean Sestaon ETE ligako estropada bakarrik jokatuko dute. 17:00etan hasiko da eta erlojuaren aurkako arraunketa saioa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide