Zarauzko Musika Bandak doinua jarriko dio udari

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uzt. 12a, 12:00

Zarauzko Musika Bandaren kontzertua. (GUKA)

Kalerkiren ostean, Zarauzko Musika Banda izango da Amalur Parke berria eszenatoki gisa erabiliko duena. 

Iosu Isasti zuzendariaren gidaritzapean, Zarauzko Musika Bandak uda sasoirako espresuki prestatutako kontzertu berezia egingo du. Bihar izango da 22:30ean. Amalur Parkea oholtza bihurtuta, musikari guztiak bertan elkartuko dira herritarrei emanaldia eskaintzeko. Aurtengo kokapena berria da, pasa diren urteetako kontzertuak Arrosategia parkean egin direlako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide