Longboardeko Espainiako Txapelketaren hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zuten aurreko asteburuan Arucas udalerriko San Andres hondartzan (Kanaria Handia). Longboard Oleaje jaialdiaren barruan, asteburu osoko itsas eta haize-baldintza onenekin, ikuskizun paregabea bermatu zen.
Gizonezkoen Open mailako finalerdiekin hasi zuten eguna. Bertan, longboardeko izen garrantzitsuenetako batzuek lehiatu ziren. Lehen finalerditik, lehen bi finalistak irten ziren, Joel Rodriguez Kanaria Handikoa lehen postuan eta iazko txapelduna, Jose Luis Berasaluce euskalduna, bigarren. Bestalde, bigarren finalerdian Jon Garmendia zarauztarra eta Nicolas Garcia asturiarra sailkatu ziren.
Egun amaieran, Open finala jokatu zuten Garmendiak, Berasalucek, Garciak eta Rodriguezek. Lehia handiko finala izan arren, Garmendiak lortu zuen garaipena.