'La casa en llamas' eta 'Gru 4. Mi villano favorito' filmak emango dituzte Modelon

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 12a, 11:00

Bederatzi saio emango dituzte gaurtik hasi eta asteartera arte.

Bi film emango dituzte Modelo aretoan asteburu honetan: La casa en llamas eta Gru 4. Mi villano favorito, hain zuzen ere. Lehenengo filmean, Montse oso hunkituta dago familia guztiarekin asteburu bat pasatzear dagoelako Cadaqueseko bere etxean, Costa Bravan. Aspaldi dibortziatuta dago, bere ohiak bikote berria du, bere seme-alabak hazi egin dira eta aspaldi egiten dute bere bizitza inolako kasurik egin gabe, baina Montseri ezerk eta inork ez dio lortuko animoak izorratzea.

Bigarren filmean, aldiz, Gru, Lucy eta neskek -Margo, Edith eta Agnes- ongietorria egin diote familiako kide berri bati: Gru Juniorri, bere aitarentzat oinaze bat izateko asmotan datorrela dirudiena. Gruk oraingo honetan aurre egin beharko die Maxime Le Mal nemesis berriari eta Valentina bere neskalagun sofistikatu eta gaiztoari, eta familiak ihes egin beharko du.

Uztailak 12, ostirala
20:00. Casa en llamas (VOSE)

Uztailak 13, larunbata
18:00. Gru 4. Mi villano favorito
20:30. Casa en llamas (VOSE)

Uztailak 14, igandea
16:45. Gru 4. Mi villano favorito
19:15. Casa en llamas

Uztailak 15, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Casa en llamas
19:30. Casa en llamas (VOSE)

Uztailak 16, asteartea
17:30. Gru 4. Mi villano favorito
20:00. Casa en llamas (VOSE)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide