'Artea eta diseinua' zikloaren hirugarren saioa egingo dute Photomuseumen

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uzt. 12a, 09:00

Zikloaren hirugarren saioan Ruth E. Carter jantzi-diseinatzaile estatubatuarraren lana aztertuko dute. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

Photomuseumek sustatuta eta Zarauzko Udalak babestuta, kultur hedapenerako Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Artea eta diseinua zikloaren hirugarren saioa izango da. Artearen eta diseinuaren profesionalek garatutako lan eta ahaleginak aztertzen dituzte eta proiektu berri bakoitzari nola heltzen dioten ezagutarazten dute. Egileen aspektu biografikoak ere lantzen dira.

Ostiral honetan Ruth E. Carter jantzi-diseinatzaile estatubatuarraren lana aztertuko dute. Lau aldiz izendatu dute Jantzien Diseinu Onenaren Oscar Sarietarako, Malcolm X (1992), Adiskidetasuna (1997), Black Panther (2008) eta Black Panther: Wakanda Forever (2022). Azkeneko bi lan hauei esker, sariak irabazi zituen. Gainera, kategoria horretan irabazi zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide