Metralleta taldea, Zarautzen jaio da. Punk estiloan murgilduta hainbat lan kaleratu dituzte. Lehenengo diska, Diskoiraa Split, 2009an argitaratu zuten. Haatik, hainbat album sortu dituzte. Azkenengoa, 2019an atera zuten, 7 hatzbetekoa izenarekin.
Muro taldea, 1981 urtean sortu zen Vallecas (Madril) auzoan. Talde honek, heavy metala jotzen du. Beraien lehenengo lanarekin, Acero y Sangre, speed metalaren generoa Espainian barneratu zuten. Honen arira, oihartzun handiko taldea bilakatu da.
Lame taldea, Orden Mundial, Barcelona eta Morreadoras taldeetako partaideetako kideek osatzen dute. Haien soinua gordina da. Beraien lehen diska, Dejad Que Vengan, 2023an kaleratu zuten. Grabazioak Mallorkan eta Berlinen burutu zituzten.