Keia musika taldea oholtza gainera igoko da gaur

Julene Sorarrain 2024ko uztailaren 11

Keia taldea. (Utzitakoa)

Kontzertua 20:00etan eskainiko dute, Arrano tabernako terrazan.

Arranopolak udako lehen emanaldia eskaini zuen aurreko ostegunean Arranoko Gitarra Taldearen eskutik. Gaur, aldiz, Keia taldearen txanda izango da Musika Plaza girotzeko. Taldeak 2022an kaleratu zuen beren lehen lana Erregaia, eta diska berria labean dagoen bitartean, abesti berriak entzuteko aukera izango dute gaur plazara gerturatzen direnek.

Keia taldeak bi etxe ditu; bata, Zarautz da, eta bestea, Oñati. Ane Arruti salbu, gainerako taldekideak oñatiarrak dira. Arrutik (Zarautz, 1985) bakarka abiatu zuen proiektuak talde izaera hartu zuen, eta Keia izenean jalgi zen plazara 2022. urtean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide