Ur mozketak egingo dituzte bihar, Araba kalean

Jabi Gonzalez Toston 2024ko uzt. 10a, 16:30

Biharko lanak egingo dituzten Bizkaia kaleko eremua. (Google)

Sektoretan banatzen ari dira eta Araba kalean eta Iturrilun plazan ariko dira bihar, goizean hasi eta eguerdira bitartean.

Gipuzkoako Urak partzuergoak aurrera jarraitzen du joan den martxoaren hasieran abiatutako lanekin, herriko ur hornidura sektoretan banatzen ari dira, eta, egin beharreko jarduerak garatu ahal izateko ur mozketa gehiago egingo dituzte bihar. Partzuergoak zehaztu duenez, Araba kalean eta Iturrilun plazan egingo dituzte biharko lanak.

  • Araba kalea 20: 12:00etatik 15:00etara.
  • Araba kalea 22, 24, 26, 28, 30 eta 32: 08:30etik 12:30era.
  • Iturrilun plaza 1, 2, 3 eta 4: 08:30etik 12:30era.

Nolanahi ere, partzuergoak azaldu du gerta litekeela lanak lehenago amaitzea, eta, ondorioz, zerbitzua adierazitakoa baino lehenago berrezartzea. Kontrara, lanak luzatzen bazaizkio jakinarazi du 900-32 22 22 edo 943-00 22 22 telefono zenbakietara deitu dezaketela herritarrek mozketaren berri zehatzagoa izateko. Halaber, ohartarazi du ur mozketa dela eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio gertatu daitezkeela zerbitzuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide