Hasi da palen lehia Frontoi Txikin

Aritz Mutiozabal 2024ko uzt. 10a, 15:00

Azkoaga-Martinez de Cabrezo  eta Iraola-Manterola bikoteek irabazi zuten lehen jardunaldiko partidetan.

Atzo eman zioten hasiera Emakumezkoen XVI. Pala Txapelketari, eta herritar ugari bertaratu zen Frontoi Txikira lehenengo jardunaldia bertatik bertara jarraitzeko. Bi partida jokatuko zituzten, biak ala biak ere borrokatuak.

Lehenengoan, Jone Azkoaga eta Karmele Martinez de Cabrezo nagusitu ziren 22-7ko emaitzarekin, Lore Zumeta eta Lide Mendizabalen aurka. Bigarrenean, berriz, Saioa Iraolak eta Maialen Manterolak osatutako bikoa nagusitu zitzaion Naiara eta Eneritz Mitxelena ahizpei, 22-10ekoarekin.

Bihar, 18:30ean, txapelketako bigarren jardunaldia izango dute jokoan. Lehen neurketan Lorea Laburu eta Miren Lertxundi lehiatuko dira Ane Arozena eta Intza Gurrutxagaren aurka. Bigarren partidan, berriz, Jone Iruretagoienak eta Mireia Aizpuruk jokatuko dute Leire Esnal eta Vanessa Arbelaitzen aurka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide