Mendiren egunez egunekoa, Sanz Eneako aretoan

Aritz Mutiozabal 2024ko uzt. 10a, 14:00

Artistaren omenezko erakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldean, Sanz Eneako erakusketa aretoan.

Juan Luis Mendizabal Mendi artista zenari eskainitako erakusketa zabalduko dute gaur, 18:00etan, Sanz Enean. Manu Muniategiandikoetxea artistak proposatu eta antolatutako mostra da, eta bertan, Mendik 1992 eta 1993 bitartean margotutako bi serie oso bildu ditu.

Artistak Getariako arratoia margotu zuen Zarauztik egunero-egunero, 1992ko uztailaren 10etik 1993ko uztailaren 10era, eta "gai bakarreko sail" gisa definitu zuen proiektua. Oraingo honetan, irailaren 15era bitartean, Zarauzko Udalaren eta Kutxa Fundazioaren jabetzakoak diren bi serieak osorik ikusteko aukera izango da lehen aldiz. Bestalde, artistaren inguruko hitzaldi eta jarduerak ere egingo dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide