Urtero bezala, Antzerkia Familian programako ikuskizunak atari zabalean eskainiko dituzte udan; guztira doako sei emanaldi hileko ostegunetan, 19:00etan, Villa Manuelako frontoian. Hain zuzen ere, Panpotx Elkarteak eskainiko du bihar egitarauko lehen antzezlana, Kattalinen Bidaia izenekoa.
Lau musikariren eta bi aktoreen eskutik, ikusleak itsasoaren mundura eramango dituzte. Hauen helburua gaur egun lo dauden balioak berpiztea da: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, lankidetza... Musikaren eta animazioaren bidez, Kattalin dortokari itsasoa garbitzen lagunduko diote, berarentzat eta bere lagun guztientzat bizigarria izan dadin.
EGITARAUA
Uztailak 11
- Kattalinen Bidaia (Panpotx elkartea).
Uztailak 18
- Izarren Eguna (Xabi Magoa, Marse eta Potx Magoa).
Abuztuak 1
- Finito Infinito (Cia. Trotamundos).
Abuztuak 8
- Mute (Cia. Orain Bi).
Abuztuak 22
- Artilusio (Markeliñe).
Abuztuak 29
- Txaplin (Tutik Clown).