Zarautz Abesbatzak udako kontzertua eskainiko du ostiralean

Mireia Galarza Bastida 2024ko uzt. 9a, 16:30

2023ko udako kontzertua. (Zarautz Abesbatza)

Kontzertua Frantziskotarren elizan izango da, 21:30ean. Taldekideek azaldu dute urteko "emanaldi kuttunenetako bat" izaten dela udako kontzertua, eta hori dela eta, herritarrak animatu nahi dituzte ostiraleko hitzordura. 

Ohiko legez, udako kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak ostiralean Frantziskotarren elizan. 21:30ean hasiko da emanaldia, eta taldeak jakitera eman duenez, hiru zatitan banatuko dituzte abestuko dituzten kantuak.

Lehenengoan, abesti folklorikoak abestuko dituzte Antxon Sarasua musikariaren laguntzaz. Ondoren, Bruckerren kantu bat eta Bachen beste batzuk abestuko dituzte, eta amaitzeko, Zarazte abesbatzakoak irtengo dira oholtzara elkarrekin abestera. Taldekideek azaldu dute urteko "emanaldi kuttunenetako bat" izaten dela udako kontzertua, eta hori dela eta, herritarrak animatu nahi izan dituzte ostiraleko hitzordura. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide