Herriaren izaera eta kultura azaltzeko ekitaldia antolatu du Zirikiak

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 9a, 15:00

Zirika euskara elkarteko ordezkariak Gukakide festan azalpenak ematen. (Aritz Mutiozabal)

Zirika euskara elkarteak euskal musika, abestiak eta dantzak uztartuko dituen jardunaldia egingo du igandean.

Bisitariei Zarauzko izaera eta kultura azaltzeko helburuarekin, Zirika euskara elkarteak ekitaldia antolatu du igande honetarako. Elkarteko kideek argitu dutenez, "asmo nagusia da adieraztea gurea ez dela turismora begira bakarrik bizi den herria", eta, musika, kantua eta dantza baliatuko dute.

Ekitaldia 12:00etatik 13:00etara egingo dute malekoian, kantu eta dantza herrikoiak erakusteko asmoarekin. Ondoren, Gurutze Gorriaren parean elkartuko dira ekitaldi bateratua egiteko. Elkarteak zehaztu du Martxa baten lehen notak eta Zurekin batera abestien erritmora egingo dutela dantza, gitarraz lagunduta eta herriko abeslariekin batera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide