Gaur ospatu dute Zarauzko udalekuek San Fermin Txiki festa. Jantzi zuriak eta lepoan zapi gorria zutela gerturatu dira 11:00etan Lege Zaharren enparantzara. Pregoia irakurri dute eta Fermin santuari abestu diote. Jarraian, kartoizko zezenak atera dira eta entzierroa egin dute Musika Plazaraino.
Musika Plazan berriro elkartu dira guztiak eta bertatik hasi dute kalejira. Haurrek "Bota ura, bota ura" oihukatu dute eta bizilagunek urez busti dituzte beroari aurre egiteko. Haiekin izan diren begiraleak ere blai amaitu dute.