Emaitza onak lortu dituzte Zarauzko harrobiko surflariek Espainiako Txapelketan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko uzt. 8a, 11:30

16 urtez azpiko mutilen finala jokatu zuten surflariak, Oxel Oregi bigarrena eskuinetik hasita. (Ibon Oregi)

Oxel Oregik eta Nahia Calderonek bigarren postuak lortu dituzte nork bere kategorian eta Jon Amostegik hirugarrena. Maila nagusian lehiatzekoak ziren Ruben Vitoria eta Lander Davila, baina ezin izan dute egin epaileek grebara jo dutelako.

Zarauzko hainbat surflari gaztetxok Espainiako Txapelketa jokatu zuten joan den astean, Galiziako Pantineko hondartza ezagunean, eta oso emaitza onak lortu zituzten. Oxel Oregi bigarren sailkatu zen 16 urte azpiko mutilen kategorian eta postu berdina lortu zuen Nahi Calderonek 12 urtez azpiko nesken kategorian. Jon Amostegi, aldiz, hirugarren sailkatu zen 12 urtez azpiko mutilen kategorian.

Maila nagusiko surflariak asteburuan ziren lehiatzekoak; tartean, Ruben Vitoria eta Lander Davila, baina antolatzaileek beretan behera utzi zuten txapelketa, azkenean, epaileek grebara jo dutelako lan baldintza hobetzea eskatzeko.

Ezkerretik eskuinera Jon Amostegi, Matei Arruabarrena 10 urtez azpiko kategora mistoan gailendu den surflari hondarribiarra eta Nahia Calderon. (Utzitakoa)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide