Zezen puzgarrien aurretik korrika ibili dira haurrak

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 8a, 09:34

Lege Zaharren enparantzatik abiatu zen zezen puzgarrien entzierroa atzo arratsaldean, eta Musika plaza eta Kale Nagusian barrena ibili ondoren hasitako lekuan amaitu zen. Haur eta guraso andana gerturatu ziren bertara, zapi gorriak soinean eta egunkariak eskuan.

Zezen puzgarriekin haurren entzierroa egin zuten atzo, Zarautzen. Haur eta guraso mordoa bildu ziren Lege Zaharren enparantzan, eta zapi gorri eta egunkariz bete zen plaza. Udaletxetik atera ziren zezen puzgarriak 17:00ak pasata, eta sorpresa bat ere izan zen aurtengo entzierroan. Zezen puzgarriez gain, anbulantziaren puzgarri bat ere ibili zen kaleetatik barrena.

Lege Zaharren enparantzan hasi zen entzierroa, eta Musika plaza zein Kale Nagusian barrena ibili eta hasitako leku berean bukatu zen.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide