Goizeko 9:00etatik aurrera jende asko gerturatu da desertu txikira, Helduen Txaparrotan txapelketako bigarren eta azken jardunaldia ikustera. Erabakigarriak izan dira goizeko partidak, eta eguerditik aurrera –15:00ak aldera– finalaurdekoak, eta ondoren finalak jokatuko dira. Beraz, arratsaldean jakingo dira Helduen Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketako talde irabazleak.