Pasa den ostegunean abiatu zen Kalerki Zarauzko kale antzerki jaialdia. Aurreko bi egunetan bezala, antzerkiaz gozatzeko parada izango dute zarauztarrek zein bisitariek. Eguraldiak behartuta, baina, aldaketak egin beharrean aurkitu dira antolatzaileak.
Hala, Zarauzko Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, 19:00etan ikusi ahal izango den Gran sonata ikuskizuna Gaztelekuan egingo da.
20:00etara aurreikusita dagoen Kasumay emanaldia, berriz, bertan behera utziko dute euria egiten badu; antolatzaileek ez dute Modelo aretora eramango, eta atzerapena izan dezakeela ere adierazi dute.
Bestalde, gauez, 23:30ean egitekoa den Calacas emanaldia Malekoian izango du irteera puntua, Duke Enea paretik, eta kasu honetan ere atzerapena egon daitekeela diote antolatzaileek.