Donosti Cup txapelketako kanporaketei ekin diete Astin

Jabi Gonzalez Toston 2024ko uzt. 5a, 18:15

Final-hamaseirenetako sei partida ari dira jokatzen Zarauzko futbol zelaian gur arratsaldean. Bihar ere hartuko ditu neurketak goizean zein arratsaldean eta aurtengo azkenak izango dira.

Astiko futbol zelaiak Donosti Cup futbol txapelketako egoitzetako bat ari da izaten, eta hamarnaka partida hartu ditu asteartetik. Gaur, esaterako, final-hamaseirenetako sei partida ari dira jokatzen bertan; zelai naturalean eta artifizialean, hiruna. Euskal Herriko eta Kataluniako hiruna talde, Estatu Batuetako bina, eta Belgikako, Aragoiko, Kanarietako eta Madrilgo bana ari dira parte hartzen neurketa horietan.

Bihar ere izango da Donosti Cup txapelketako norgehiagokarik Astin. Aurtengo edizioan Zarautzen jokatuko dituzten azkenak izango dira etagoizean nahiz arratsaldean jokatuko dituzte. Hamabost partida izango dira orotara, horietako lau finalaurrekoak. Zelai naturalean hamar partida jokatuko dituzte eta artifizialean bi.

ZKEko bi taldek ere parte hartu dute txapelketan 2006 eta 2007 urteetan jaiotako nesken taldeak eta 2011ean jaiotako mutilenak, hain zuzen, baina jada kanporatu dituzte biak. Mutilen taldeak bigarren tokian amaitu du bere multzoen, baina gaur jokatutako lehenengo kanporaketan ezin izan du Martutene menderatu. Nesken taldea, berriz, bere multzoko azkena izan da. Hala ere, bi kanporaketa jokatu ditueta bigarrenean kanporatu dute; hain justu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide