Basarri bertsopaper sariaren iragarpena Bertso Astearen atariko izan ohi da, eta hala izan da aurtengoa ere. Aste honetan iragarri dute Aitor Bizkarra bizkaitarrak irabazi du aurtengo txapelketa eta ostegun gauean jasoko du saria Torre Luzeako parkean. Aurretik Bertso musikatuen emanaldia egingo dute. Motxian-Etxebeltz bertsoguneak hiru eguneko egitaraua prestatu du aurten ere:
EGITARAUA
Uztailak 11, osteguna
- 22:00. Bertso musikatuen emanaldia, Torre Luzeako parkean (eguraldi txarra egingo balu, Modelon).
- Ondoren, Basarri bertsopaper sariaren banaketa.
Uztailak 12, ostirala
- 18:30. Bertso herri-kirolak, Frontoi txikian (euria egingo balu, Gaztelekuan). Txinparta vs Motxian-Etxebeltz.
- Txinparta: Aran Sagarzazu, Josu Zumalde, Aitor Tatiegi, Lide Arregi; botilero: Urko Egaña.
- Motxian-Etxebeltz: Uxue Ostolaza, Mikel Ostolaza, Ane Peñagarikano, Amaia Urbieta; botilero: Danel Olano.
- Epailea: Oier Aizpurua.
- 22:30. Bertso-desapiyua, Torre Luzeako parkean (euria egingo balu, Modelon). Motxian-Etxebeltz vs Txinparta.
- Motxian-Etxebeltz: Aner Euzkitze, Ane Peñagarikano, Manu Goiogana.
- Txinparta: Urko Arregi, Maider Arregi, Lide Arregi.
- Gai-jartzailea: Unai Muniain.
Uztailak 13, larunbata
- 10:30. Hamaiketakoa Musika Plazan.
- Ondoren, Txepelketa Alde Zaharreko tabernetan.
- Amaitzeko, bazkaria Urpekoak elkartean.