Bihar emango diote hasiera Emakumeen XVI. Pala Txapelketari

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 8a, 09:00

2023ko Emakumeen XV. Pala Txapelketako finalerdiak. (Guka)

Txapelketa uztailaren 9, 11, 16 eta 18 egunetan jokatuko dute Frontoi Txikin, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Giro txarra egin ezkero, Zineman jokatuko dituzte partidak.

Bihar ekingo diote Emakumezkoen XVI. Pala Txapelketari, eta lehenengo jardunaldian bi partida jokatuko dituzte. Lehenengoan Jone Azkoaga eta Karmele Martinez de Cabrezo lehiatuko dira Lore Zumeta eta Lide Mendizabalen aurka. Bigarrenean, aldiz, Saioa Iraolak eta Maialen Manterolak jokatuko dute Naiara Mitxelena eta Eneritz Mitxelenaren aurka.

Bigarren jardunaldia hilaren 11ean egingo dute. Oraingoan, lehen partidan Lorea Laburu eta Miren Lertxundi lehiatuko dira Ane Arozena eta Intza Gurrutxagaren aurka. Bigarren partidan, berriz, Jone Iruretagoienak eta Mireia Aizpuruk jokatuko dute Leire Esnal eta Vanessa Arbelaitzen aurka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide