Haurrek Zarautzen ere San Ferminak bizitzeko aukera izango dute. Udako programari jarraipena emateko egitaraua prestatu du udalak datozen asteetarako. Zehaztu dutenez, entzierroa antolatu dute zezen puzgarriekin. Bihar bertan egingo dute, Lege Zaharren enparantzatik 17:00etan abiatuta.