Arkaitz Mendi elkarte gastronomikoak aurtengo arrantza festaren 62. edizioa antolatu du uztailaren 14ean. Itsasertzeko arrantza izango da, hau da, lehorretik egin beharko dute arrantza. Bakarka edo heldu batekin taldea osatuta jardun ahal izango dute.
Izen-ematea egunean bertan zabalduko dute 08:00etatik 09:00etara Musika Plazan. Ondoren, parte hartzaileek arrantzan hasi ahalko dute. Antolatzaileek zehaztu dute hilgabeko arrantza izango dela.