Vista Alegre auzoko festak ospatuko dituzte datorren astean

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 6a, 11:00

Vista Alegreko jaiak. (Guka)

Sanpelaioetako eta sanpedroetako jaien ostean, Vista Alegre auzoak hartuko du lekukoa datorren asteburuan.

Gogotsu hartu dute uda sasoia Zarautzen eta festarik festa dabiltza herritarrak. San Joan bezperako ekitaldiak, sanpelaioak eta Elkano auzoko sanpedroak atzean utzi ondoren, Vista Alegre auzoan izango da parranda egiteko aukera datorren asteburuan. Ostiralean abiatuko dituzte jaiak eta hiru eguneko egitaraua osatu dute:

EGITARAUA

Uztailak 12, ostirala

  • 19:00. Txupinazoa buruhandiekin.
  • 19:15. Dardo txapelketa. Saria: bi pertsonentzako afaria Tivoli tabernan.
  • 20:00. Sardina jana.
  • 21:30. Julen Zulaika eta Mantxi bertsolariak.
  • Ondoren, musika Auzo Elkartean.

Uztailak 13, larunbata

  • 10:00. Diana.
  • 10:15. Umeentzako eskulanak.
  • 12:00. Torreoian krossa, HH2-HH5, LH1-LH6 eta DBH mailetako ikasleentzat. Izen-ematea: Torreoi sarreran.
  • 14:30. Umeen bazkari herrikoia.
  • 15:00. Helduen bazkari herrikoia. Txartelak salgai Auzo Elkarteko Txokoan uztailaren 7ra arte.
  • Bazkalostean, gazta apustua eta bingoa.
  • 16:30-19:30. Haurrentzako puzgarriak.
  • 20:00. Patata tortilla lehiaketa. 20:15 arte aurkeztu daiteke etxetik ekarritakoa. Saria: bi pertsonentzako afaria Itxaskin.
  • 21:30-00:30. Erromeria Joxe Mendizabalen eskutik.
  • Ondoren, musika Auzo Elkartean.

Uztailak 14, igandea

  • 10:00. Diana.
  • 10:00. Tai-Chi saioa Torreoian.
  • 10:30. Marrazki lehiaketa.
  • 11:30. Auzoko haurren dantzaldia.
  • 12:00-13:00. Apar festa.
  • 12:30-14:30. Trikitilariak auzoan zehar giroa alaitzen.
  • 13:00. Txistorra jana eta oilasko hegatxak parrillan.
  • 16:00. Saskiratze eta penalti txapelketa.
  • 17:00. Haur jolasak.
  • Ondoren, txokolate jana.
  • 18:00. Toka txapelketa. Saria: bi pertsonentzako afaria Naparrak tabernan.
  • 19:00. Slow Times Blues Band taldearen emanaldia.
  • 21:00. Festaren amaiera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide