Kadete mailako neskak garaile Espainiako Hondartzako Eskubaloi Txapelketan

Julene Sorarrain 2024ko uztailaren 4a

Euskal selekzioko kadete neskak, garaipena ospatzen. (Utzitakoa)

Autonomia erkidego arteko Espainiako Hondartzako Eskubaloi Txapelketa da jokatu dutena. Nora Merino eta Elene Fresco zarauztarrek lortu dute garaipena, kadete mailan, Euskadiko selekzioarekin.

Atzo jokatu zuten Espainiako Hondartzako Eskubaloi Txapelketaren finala Murtzian. Txapeldun geratu dira Euskadiko selekzioko kadete neskak 2-0 punturekin, finala Murtziaren aurka jokatu ostean. Lehenengo set-ean 22-24 puntu lortu zituzten, eta bigarrenean, aldiz, 14-15 puntu.

Zortzi izan dira guztira Euskadiko selekzioarekin aritu diren ZKEko jokalariak. Besteak beste, infantil mailako mutilen artean, Unax Ansa eta Lur Oregi; kadete mailako nesken artean, Nora Merino eta Elene Fresco; eta kadete mailako mutilen artean, aldiz, Jon Azcue, Markel Errasti, Julen Orbegozo eta Xabier Uranga. 

Zarautz Kirol Elkarteko jokalariak Murtzian jokatu den txapelketan. (Utzitakoa)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide